XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ELISABETE.- Eta Epaitegi Nagusiak eriotz-epaia emango ote die ba?.

Ez ote iru koronelok iru gizon ausart-bulartsutzat artuko?.

Gerra irabazi ez dute ba?.

YOHN.- Biotzak erasaten dizkitzu itz oiek; legeak ez izan biotzik ordea, Elisabete errukarria.

ELISABETE.- (Negarrez).

Nere errukarria, Jaungoiko maitea!.

YOHN.- Ez egin negarrik... Danbor-otsa dirudi. Bera da.

(Leiotik begiratu da).

Gora biotza, Elisabete; beragatik ere, biotz-sendo agertu.

(Urruti samar danbor-otsa entzuten da).

(Koldobika Mayfair koronela dakarten gudariena da).

(Sartzen da koronela).

KORONELA.- Elisabete! (Ta besarkatzen du, barruko naigabea ixurtzeke ordea).

ELISABETE.- Koldobika! (Danborrotsa suntsituz).

KORONELA.- Ba al zanekin nentorrena?.

Badakizu beraz Londresen zergatik nagon ere.

ELISABETE.- Bai, ez dit ordea aitak oraindik dana esan nai izan.

Esaidazu zerorrek, Koldo.

Badet biotz.

Agintzen dizut.

Eriotza al da?.

KORONELA.- Oraindik ez da epaia emana.

Goizaldean jakingo da.

Gudariak atzera biurtzen ba'dira....

ELISABETE.- O! Jaungoiko maitea!.

YOHN.- Koldobika, gizon bikaña aiz.

Legeak zigortuko au; Aberriak ordea gora aipatuko dik ire izena.

KORONELA.- Obe nuen milla bider gudatean bertan il izan banintz....

Emen, eta onela il-bearra... illuna da, aita.

Elisabete gaixoa! Ta Lore?.

ELISABETE.- Lo. Gure aingerutxu errukarria!.

Ez daki asko gaixo ark aitatxo nola dabilkiten!.

(Negar, senarra besartean).

YOHN.- Baniak ni ea Epaitegiko berririk jakiten diadan.

Gora biotzak, nere maiteok.

(Badijoa).

LORE.- (Lore'n abotsa, barrutik).

Aitatxo, aitatxo!.